Zer egin dezaket NUPengatik?

Sortu berriko Unibertsitatea aurkitu nuen, gero begien aurrean haziz eta sendotuz joan dena, ni neu pertsonalki eta profesionalki garatzen ari nintzen aldi berean. Urte hauetan guztietan barrena asko eman diodan Unibertsitatea. Guztia eman didan Unibertsitatea.

Unibertsitatea zaletasunaz bizi dut, irakasle eta ikerketa lanak grinaz, eta ezagutza transferitzearekin gozatu egiten dut. Creo en una universidad pública y de calidad, en su potencial y en sus posibilidades; en suma, creo en la UPNA.

Askoz gehiago eman ahal diodala oraindik, baldin eta Unibertsitateko Komunitateak nire gaitasunak, kudeaketako esperientzia eta erakundearen ezagutza hurrengo lau urtean Unibertsitatea lideratu dezadan bere konfidantza emateko aski direla uste badu.

CV

Nire profila

1990. urtean hasi zen nire ibilbidea Unibertsitate honetako ikasle moduan, Ikasgelategia artean eraikitzen ari zirela, eta Campusa lur eta harriz beteriko landa zabala besterik ez zelarik. Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak aparteko saria eskuratuz amaitu nituen 1995.ean.

Urte horretako urrian NUPeko Unibertsitate Eskolako Laguntzaile sartu nintzen, doktoretza ikasketak hasten nituen aldi berean. Ikasketa horiek 2000. urtean bukatu nituen, europar doktore aipamena lortuz. Denbora horretan 16 hilabeteko ikerketa egonaldia egin nuen Hezkuntza Ministerioak Nazioarteko Erakundeetarako emandako beka bati esker, Europako Espazio Agentziak (ESA) Holandan duen egoitzan.

Horren ondoren, nire ibilbide akademikoan hainbat ardura akademiko ezagutu nituen: Fakultateko Laguntzailea, lanaldi osoko Doktore Elkartua,  2003.ean Unibertsitateko Titular lanpostua eskuratu nuen, eta azkenik, 2010.ean Unibertsitateko Katedradun bilakatu nintzen.

Urte hauetan guztietan zehar kudeaketa akademikoan hainbat kargu izan ditut nire esku. ITIGET (ETSIIT) delakoan Zuzendariorde izan naiz (2006.etik 2008.era), Telekomunikazio Ingeniaritzako titulazio arduraduna, Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa Departamentuko Zuzendaria (2008.etik 2010.era) eta 2015.etik hona Ikerketa Errektoreordea naiz.

Halaber, sei urtez ITIGETeko Batzordeko kide izan naiz, Klaustroko kide hamar urtez, eta Ikerketa Batzordeko kide bost urtez. Horretaz gainera, Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Graduko eta Telekomunikazio Ingeniaritza Masterreko memoriak lantzeko lantaldeetan partaide izan naiz. Masterreko Kalitate arduraduna izan naiz, bai eta Gradu horretako “Telekomunikazio Sistema” Aipameneko arduraduna ere. Irakasle izan naiz Telekomunikazio Ingeniaritzan, bai eta Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritza Graduan eta Telekomunikazio Ingeniaritza Masterrean ere. 2010.ean nire irakaskuntza-ebaluazioan Bikaintasun kalifikazioa lortu nuen.

Ikerketa alorrean dudan esperientziari dagokionez, 50tik gora lehiaketa-proiektutan zuzendari edo partaide izan naiz, nola Europako Programek finantzaturikoetan, hala Ikerketa Plan Nazionaletan edo Nafarroako Gobernuaren I+G Programetan, haietako 24tan Ikerlari Nagusi izan bainaiz. Horren ondorioz, nazioartean indexaturiko aldizkaritan eta hainbat liburutako kapitulo zenbaitetan ehunetik gora artikuluren egilea naiz. Nazioarteko biltzarretan 200etik gora ekarpenen egile ere naiz, haien artean 35 gonbidatu gisa, eta biltzar nazionaletan ere 50 ekarpenen egile, haietarik 4 ponentzia gonbidatu gisa. 9 doktoretza-tesi gidatu ditut, haietarik 5 nazioarteko edo Europako aipamen lorturikoak. Horrez gain, nire jardunaren zati bat ezagutza enpresetara transferitzea izan da, non enpresa batzuekiko hamarretik gora I+G kontratutan zuzendari izan eta beste 15en batetan ikerlari izan bainaiz. Jarduera honen emaitza, 5 patenteren egilea naiz, haietako bat ustiapenean egon baitzen, eta oinarri teknologikoa duen enpresa bat sortu dut, ANTERAL, Crea EIBT 2010 delakoan enpresa proiektu onenaren saria lortu duena, Unibertsitatearen spin-offa, jardunean dena eta orain arte Unibertsitateko 11 egresatu kontratatu dituena.

ESAn egindako egonaldiaz gain, ikerlari gonbidatu gisa ikerketa egonaldiak egin ditut, hala nola Rutherford Appleton Laboratory-an (RAL) Erresuma Batuan, STARTIGER nazioarteko proiektuaren baitan, Research Center Karlsruhe (Forschungszentrum Karlsruhe / FZK) delakoan, Alemanian, bai eta Space Research on Netherlands-ean (SRON), Holandan.

Bi nazioarteko konferentzia eta nazional bat antolatu izan ditut, era berean nazioarteko hainbat workshop ere. Halaber, nazioarteko konferentzia zenbaitetan antolatzaile taldeetan partaide izan naiz. Nazioarteko hainbat aldizkaritan editore eta orraztaile jardun dut.

Segurtasunarekin eta Defentsarekin erlazionatutako hainbat Nazioarteko panelen delegatu nazionala izan naiz; Espazio Eremuan eta FET programan Europako Batzordeko begiralea; Errumaniako Ikerketa Agentziaren (UEFISCDI) proiektu ebaluatzailea, ERA-PerMed deialdikoa, Akitaniako deialdietakoa, Madrilgo Komunitatekoa, ANEPekoa eta MINECOkoa.

Azkenik, nire ibilbide akademikoan zehar hainbat sari egokitu zaizkit, haien artean Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikerketa saria, Zientzia Zehatzak, Biologikoak, Medikoak eta Teknologikoen alorrekoa, 2013. urteko ibilbide pertsonal osoari emanikoa; 2010.eko urteko Ingeniariaren saria, Errioxako Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak emandakoa; lau sari nazioarteko konferentzietan lan onenarentzat; Europako Espazio Agentziaren sari bat, gailu berriak garatzeko egindako ekarpenengatik.

Oso erantzunkizun handia izanagatik, arrakastaz burutan ateratzen ahal dudana, hala sinetsita bainago, horren garantia neure esperientzia eta dudan erakundearen ezagutza.

Unibertsitateko kudeaketan 10 urte baino gehiagoko kudeaketak bermatzen nau, bereziki Ikerketarako Errektoreordetzan egon naizen azken lau urteak, non pertsonei modu berezian zuzendutako ekimen eta proiektu berriak suspertzen tinko lan egin dudan.

Unibertsitate honetara 1990. urtean etorri nintzen, ilusio beteko ikasle gaztea nintzela. Sortu berriko Unibertsitatea aurkitu nuen, gero begien aurrean haziz eta sendotuz joan dena.

Nup-aren oraina eta etorkizuna

Unibertsitate-testuingurua

Posizio ezin hobeago batetik abiatzen gara, ongi integraturiko Unibertsitatea, preziatua eta estimu handitan dena. Bere Gobernuarekin “ituna” egitea lortu duen Unibertsitatea, partekaturiko proiektu baten inguruan, hura burutan ateratzeko sostengu ekonomikoa ziurtatzen diona..

Krisiaren garaietan bazter utzitako proiektuei berriro ekin behar diegu, hala nola ikasleendako zerbitzu eraikinarena, Unibertsitateak eredu eta erreferente izan behar baitu etorkizuneko gizartearentzat funtsezko diren aferetan, genero berdintasuna, ingurumenaren zaintza edo desgaitasunak kasu.

Irakasleen plantilla zahartzea aukera gisa begiratu behar dugu, baina planifikazio zehatza egitera behartzen gaitu, irakasle berriak prestatzea eta aurreikus daitezkeen lanpostu hutsak kontuan hartu behar dituena.

Unibertsitateko komunitateak heldutasun handia eta ulermena erakutsi ditu aldaketak barneratzeko, haietako batzuk gogorrak eta konplexuak. Ez dut dudarik egiten erakunde honek behar dituen eraldaketak bultzatzen eta parte hartzen jarraitzeko prest egongo dela aurrerakoan ere.

home-ramon-gonzalo-02
Kontaktua

Entzuten zaitut

Zure iritziek eta iradokizunek asko axola digute zurekin Unibertsitate sendo, hurbil eta etorkizunera begiratzen duena eraiki nahi dugulako.

Formulario honen bitartez jasotako datuak zure baimenarekin Ramon Gonzalok erabiliko ditu zure kontsultak aintzat hartzeko.

Ramón Gonzalo
Errektore izateko nire hautagaitza aurkezten dut, nire konpromisoa, zintzotasuna, independentzia eta lanarekiko ahalmena NUPeko zerbitzura jarri nahi ditudalako.